Su-etena
ETAk su-etenari eusteko "benetako borondatea" erakusten badu presoen Euskal Herriratzea aztertuko du Frantziak
Michele Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministro ziburutarrak gaur ziurtatu duenez, Frantzian atxilotuta dauden Euskal Presoen euskal herriratzea aztertu ahal izango litzateke ETAk su-etenari eusteko "benetako borondatea" erakusten badu. Defentsa ministroak adierazi duenez, ETAren su-eten iragarpenari "itxaropenez eta zuhurtziaz" egin behar zaio aurre.
"Etorkizunean, su-etenerako eta irtenbideak bilatzeko benetako borondatea dagoela egiaztatzen dugun neurrian gai guztiak aztertu ahal izango dira", adierazi du Alliot-Marie Donibane Lohizuneko alkate ohi eta Frantziako Defentsa ministroak euskal presoen balizko hurbilketa bati buruz galdetu diotenean. "Ongi esan dut, gai guztiak", azpimarratu du ziburutarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu