politika

ETAko kide izatearen akusazioa atzera bota du fiskalak Uribe Kostako 11 gazteen auzian

Fiskaltzak sute, mehatxu eta kalte delituak leporatzen dizkie orain.

2011ko irailaren 21a
16:20
Entzun

Auzitegi Nazionaleko fiskalak ETAko kide izatearen delitua kendu die kale eraso auzietan auzipetutako Uribe Kostako 11 gazteri (Informazio gehiago berehala). Zehazki ETAko bi talde osatzea leporatzen zien, eta hainbat banketxeren, EAJren batzoki baten eta PSE-EEko zinegotzi baten etxebizitzaren aurkako erasoetan parte hartzea. 

Fiskaltzak sute, mehatxu eta kalte delituak leporatzen dizkie, eta kale borroka eraso bakoitzeko bi urteko espetxe zigorra. Gainera, lehergailuak edukitzeagatik eskatzen duen zigorra sei urtetik laura jaitsi du. Jon Rosalesi eta Zigor Goikoetxeari kale eraso batean parte hartzea leporatzen die, eta bi urteko espetxe zigorra eskatu du horientzat. Mikel de Gregoriorena da zigor eskari handiena, hamabi urtekoa.

Atxilotu zituztenean Segi, Jarrai eta Haikako dokumentazioa atzeman zietela dio Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.