ETAko kideak identifikatzeko, FARCeko kide ohiei galdetzea nahi du epaileak

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Kolonbiara joan, eta FARCeko bederatzi kide ohi galdekatzeko agindu dio Espainiako Poliziari Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak. ETArekin eta erakunde armatuko kideekin izandako harremanari buruzko galdeketak egitea nahi du epaileak. Pertsona horiei ustezko etakideen eguneratutako argazkiak erakutsi, eta hark lagun haiek identifikatzeko helburuarekin. Bederatzi lagun horiek gizarteratze plan batean daude. Kolonbiako Gobernua prest agertu da elkarlanerako.

Xabier Atristain eta Juan Carlos Besancek atxilotu aurretik emana da agindu hori. Bi horiek Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egondako egunetan egindako deklarazioa ere eskatu dio Velascok, Ismael Moreno epaileari. Aldi horretan torturatu egin zituztela esan duten bi lagun horiek adierazi zuten armak erabiltzeko ikastaroa jaso zutela Venezuelan, Arturo Cubillasen eskutik. Cubillas deportatua da, eta Venezuelako Gobernuko funtzionarioa. Velascok Cubillas atxilotzeko nazioarteko agindua emana zuen aurretik, ETAko kideei eta FARCekoei ikastaroak eman zizkiela egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.