ETAko kideak izatea leporatu zieten EHUko 103 ikasleak kargurik gabe aske utzi dituzte

2003an EHUko Leioako campusean (Bizkaia) LOU legearen kontra itxialdia egin zuten 103 ikasleen kontrako epaiketa dute Getxoko epaitegian. Defentsako abokatuek, falta delitua epaitegietan sei hilabete baino gehiago geldirik egon dela argudiatuta, kasua artxibatzeko eskatu dute. Ez dute denbora gehiegi behar izan epaileak eskaria onartu eta epaiketa amaitutzat emateko.

2006ko urriaren 17a
19:23
Entzun
Ordu laurden eskasean ezerezean utzi zuen epaileak orain dela hiru urte eta erdi Espainiako Auzitegi Nazionalean delitu larria zen auzia. Izan ere, talde armatuan parte hartze zuzena izatea leporatu zien Getxoko epaitegiko epaileak LOUren kontrako itxialdian parte hartu zuten 103 ikasleei. EHUKo Errektoretzak —sasoi hartan Manuel Montero zen errektorea— ez zuen baimendu itxialdia, baina ikasleak egin egin zuten. Zinpeko goardiak bidali zituen lehenengo, eta gero Ertzaintza. Itxialdia egiten ari ziren ikasleak banan-banan identifikatu zituzten, eta gero beraien kontrako salaketa jarri zuen EHUk, agindua ez betetzeagatik.

Getxoko epaitegiak hartu zuen hasieran kasua, baina laster bidali zuen Auzitegi Nazionalera, 103 ikasleei talde armatuan parte hartzea leporatuta. Azkenean, Auzitegi Nazionalak ez zuen kasua hartu, eta berriro itzuli zen Getxoko epaitegira. Hasieran delitu zena, falta bihurtu zuen lehenengo, eta epaiketa atzeratu egin zenez, epaiketarik ere ezin izan da egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.