Espainiako Gobernuak ETAko presoenganako aurrera daraman espetxe politikak humanitate zantzu guztiak galdu ditu kartzeletako alorreko ELAren iduriko. Hain zuzen ere, azken hilabeteetan Madrilgo Gobernuak espetxeeta zigor legedietan egin dituen aldaketek "mendekua bilatzen duen espetxe eredua" indartu du: zehazki, ETArekin zerikusia dutelakoan preso daudenenganako "mendekua" eta "sufrimendua aregotzea lehentasun duen eredua".
Espetxe arloko ELAk salaketa horiek biltzen dituen agiri bat onartu du. Azkenaldiko gogortzea, hiru ardatzetan gauzatu dela iruditzen zaio sindikatu horri: batetik, zigor "indiskriminatu eta irrazionalak" aregotu egin direla, eta zigor osoa betetzeko printzipioa "sakralizatu" egin dela; bestetik, Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralaren sorrera legoke: ELAren arabarera, "eszepzio tribunal berri bat" da epaitegi hori; azkenik, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasketak egiteko debekua da sindikatu horren iduriko hirugarren ardatza.
Gainera,politika horrekin bat ez datozen espetxeetako langileak "profesionalki zein pertsonalki" jazarrita daudela salatu du ELAk. "Giza eskubideak bermatu nahi izateagatik arduradunak kargutik kendu dituzte eta iritzi eskubidea praktikatze hutsagatik disziplina espedienteak irekizaizkie hainbat profesionalei", salatu du ELAk.
Horren guztiaren aurrean, espetxe politikaren "norabidea" derrigorrez aldatu behar dela aldarrikatu du aipatu sindikatuak: "Humanizatu egin behar da, horixe baita euskal gizarteak pentsatzen eta eskatzen duena".
Euskal presoak
ETAko presoei "mendekua bilatzen duen" espetxe eredua ezartzen zaiela salatu du ELAk
Espetxeetako ELAren arabera, "mendekua bilatzen duen kartzela eredua" jarri du indarrean Espainiako Gobernuak ETAko presoentzat. Era berean, eredu horrekin bat ez datozen espetxeetako langileak "jazarpen profesional eta pertsonala" jasaten ari direla salatu du. Gaur plazaratu duen agiri baten bidez egin ditu ELAk salaketa horiek guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu