Atxiloketak
ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte Belgika eta Frantzia arteko mugan
Belgikako poliziak ETAko ustezko bi kide atxilotu ditu herrialde horren eta Frantziaren arteko mugan, berri agentziek polizia iturriak aipatuz zabaldu dutenez. Bi atxilotuak lapurtutako auto batean zihoazela adierazi dute. Poliziei autoa susmagarria iruditu eta geldiarazi egin dute, eta matrikula faltsuak zeramatzala ohartzean atxilotu egin dituzte. Atxilotuetako bat Jon Lopez Gomez 29 urteko basauritarra dela diote berri agentziek, eta beste atxilotua Diego Ugarte Lopez de Arkaute izan daitekeela.
Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, Jon Lopez hainbat kale erasoekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuen Ertzaintzak orain urte batzuk, eta 2000. urteaz geroztik ihesean zebilela. Diego Ugarte Lopez de Arkaute Fernando Buesa parlamentario sozialistaren hilketarekin lotzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu