ETArekin bilerarik ez duela egin argitu du Brian Currinek

Alde bakarreko menia eman arte Bruselako itunaren sinatzaileak ez direla ETArekin bilduko argitu du, ohar batean

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Azken asteetan argitaratu diren informazioak ukatu eta Bruselako adierazpeneko sinatzaileak oraindik orain ez direla ETAko inorekin bildu argitu du. Gainera, luze gabe ez du halako bilerarik aurreikusten Hegoafrikako abokatuak, ez behintzat erakunde armatuak beste urrats bat egin arte. ETAk Bruselako adierazpeneko terminoekin bat egiten duen adierazpena egin arte ez direla bilduko jakinarazi du. Hau da, ETAk alde bakarreko su-eten iraunkor eta egiaztagarria ematen ez duen bitartean sinatzaileak ez dira harekin bilduko.

Ohikoa duen moduan, Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen bidetik igorri du oharra Currinek komunikabideetara.

El Diario Vasco-k kaleratu zuen asteazkenean Currin etakideekin bildu dela, emaitza «baikorrekin». Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen izenean bildu zela dio, eta Currinek ETAren aldetik «urrats baikorrak» ikusi dituela.

Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean nazioarteko gatazkak konpontzeko garrantzitsuak izan diren eragileak eta hainbat Bakearen Nobel saridun daude. Desmon Tutu Bakearen Nobel sariduna eta apartheid-aren aurkako artzapezpiku hegoafrikarra, Frederik Willem de Klerk Bakearen Nobel sariduna eta apartheid garaiko azken presidentea, Mary Robinson Irlandako presidente ohi eta Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi mandataria, John Hume Ipar Irlandako prozesuko jarreragatik Bakearen Nobel sariduna, Nelson Mandela Fundazioa, Raymond Kendal Interpoleko idazkari nagusi ohia Sheryl Brown Washingtongo Bakearen Institutukoa eta beste hainbat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.