Zapaterok eta Erraztik Madrilen egin duten bileran, gatazka konpontzeko moduak izan dituzte hizketagai, batik bat. Gatazka konpondu behar dela esanterakoan ados jarri dira biak, baina ez daude ados bukaera hori lantzeko eran. Erraztik ETArekin biltzeko modua bilatzeko eskatu dio Zapaterori, baina Zapaterok erantzun dionez, "indarkeria amaitzeko" ETAk armak utzi behar ditu.
Erraztik autogobernu gehiago eskatu dio Zapaterori. Hark esan dionez, ados dago horretan, eta autogobernua gehitze hori, beti ere, Gernikako estatutua garatuaz egin beharko litzatekeela azpimarratu dio. Ibarretxeren planaren inguruan, desadostasunak izan dituzte.
Euskal presoen dispertsioarekin EAk duen ezadostasuna ere azaldu dio Erraztik Zapaterori.
Politika
ETArekin biltzeko modua bilatzeko eskatu dio Erraztik Zapaterori
EAko presitente Begoña Erraztik, eta Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok bilera egin dute gaur Moncloan. Erraztik gatazkari bukaera ipintzeko, "beste gobernuek egin duten bezala", ETArekin biltzeko moduak bilatzeko eskatu dio Zapaterori. Espainiako Gobernubuaren erantzuna garbia izan da, "indarkeria amaitzeko" ETAk armak utzi behar dituela erantzun dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu