Eusko Jaularitzaren ustez, "duela hainbat hilabete" zabaldu zen bake prozesuak bi ezaugarri nagusi ditu "nahasmena eta konfrontazioa". Herritarrek egunero ikusten dituzte, Azkaratek azpimarratu duenez, prozesuan "zarata politikoa, judiziala edo mediatikoa sortu nahi dutenak agertzen direla".
"Zarata, lehendakaria auzipetu egin dutelako alderdi guztiekin –Batasuna barne– elkarrizketa defendatzen duelako; zarata, kriminal arriskutsuak balira bezala enpresaburuak atxilotu dituztelako eta zarata, buruzagi politikoei ETAri laguntzea leporatu dietelako", azpimarratu du Azkaratek.
Fernando Moraleda Estatuko Komunikazio idazkariak atzo baieztatu egin zuenez aste honetan iragarriko du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ETArekin hitz egiten hasiko dela. Moraledaren hitzetan, Zapatero aste honetan joango da Kongresura ETArekin «harremanak eta elkarrizketak» hasiko dituela jakinaraztera.
Politika
ETArekin hitz egiten berehala hasteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari
"Une honetan bizi den zalantza egoera uxatzeko", ETArekin hitz egiten berehala has dadila eskatu dio gaur Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari. Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak "argitasuna eta baretasuna" eskatu ditu "bake prozesuan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu