EHU-Unibertsitate legea
"ETArekin zeharkako lotura" izatea leporatu diete EHUko 103 ikasleri
"ETArekin zeharkako lotura" izatea leporatu diete EHUko 103 ikasleri, Unibertsitate Legearen aurka itxialdia egiteagatik. Getxoko (Bizkaia) epaile batek Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du kasua, Ikasle Abertzaleak taldeak eta Kepa Manzisidor ikasleen abokatuak Leioako kanpusean adierazi dutenez. Haien esanetan, itxialdia "baketsua" eta "istilurik gabea" izan zen.
Halaber,Ertzaintzak ikasleak kaleratu zituenean , "erresistentzia gabe identifikatu" zituztela nabarmendu dute. Akusazio honen oinarria "guztiz politikoa" dela adierazi dute, eta egoera horren aurrean, "bustitzeko" eskatu diote Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu