Politika

ETAren agiriak Anoetako proposamena indartzen duela iritzi dio Otegik

Batasunako bozeramaile Arnado Otegik esan duenez, Batasunak "baikortzat" jotzen du ETAren azken agiria, bere ustez, Batasunak Donostiako Anoeta Belodromoan egin zuen 'Orain herria, orain bakea' proposamena "berrindartzen" duelakoan. Batasunak proposamtutako prozesurik oraindik ez dela abiatu, eta , komunikabideei bake proposamen bat "espektakulu mediatiko" ez bihurtzeko eskatu die, eta arduraz jokatzeko esan.

2005eko urtarrilaren 18a
15:34
Entzun
Batasunaren iritzian, "baikorra" da igandean argitaratu zen ETAren agiria. Izan ere, beraien iritzian, agiri horretan, "berrindartu" egiten da 'Orain herria, orain bakea' proposamena. Otegik esan duenez, beraiek proposatutako prozesua oraindik ez da abiatu, gainerako alderdiek ez baitute "urratsik" eman.

Gainera, "espektakulu mediatikorik" ez egiteko eta arduraz jokatzeko eskatu die Otegik komunikabideei: "Ezin daiteke egun batetik bestera gauzak aldatzeko esperoan egon, ezin daiteke egon nolabait ere berritasun eta nobedadeen zai egunetik egunera, alegia, ezin daitekeela bake prozesu baterako proposamena bat espektakulu bihurtu. Bergogoratu behar da, gauza hauek serio egin nahi badira, bere tenpusa eskatzen dutela, eta hau ezin daitekeela espektakulu bihurtu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.