Ibarretxe plana

ETAren amaiera Ibarretxe planaren aurretik jartzea egotzi dio Otegik Imazi

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidenteari egotzi dio ETAren amaiera Ibarretxe planaren aurretik jartzea, eta ETArekin "nola, norekin eta zergatik" amaitu nahi duen argitu dezala exijitu dio. Pernando Barrena, Joseba Permach eta Jone Goirizelaiarekin eskaini du Otegik agerraldian, eta Imazek ETArekin amaitzeko duen proposamena "Aznar eta Raxoiren proposamen bera ote" den galdetu dio.

2004ko otsailaren 24a
16:29
Entzun
"Imazen proposamena iraganera itzultzea da, Ajuria Eneako Itunaren garai ilunetara itzultzea eta Euskal Herriarentzako irtenbide demokratikoak nahi ez dutenekin aliantza ulertezinak erdiestea", adierazi du Otegik. Haren arabera, EAJk Espainiako Gorteetan presentzia sendoa lortu nahi du PPrekin eta PSOErekin bat egiteko.

"Ibarretxe-Imaz bikotearekin" arduratuta dagoela esan du Otegik, "ekimen politikoaren gaitasuna Gasteiztik Sabin Etxera eramaten" ari delako, eta Imaz "aldapa behera eta balaztarik gabe dijoan politikoa" dela azpimarratu du.

Martxoko Espainiako hauteskundeetan EAE eta Espainiaren arteko harremana "euskal herritarrentzat txarra" dela salatuko dutela iragarri du Otegik, "errentagarritasun politiko, sozial eta kulturalik gabekoa". Batasuneko bozeramaileak iragarri duenez, autodeterminazioaren aldeko botopaperak "indarrak biltzeko" bailo du, "PP, PSOE eta IUko ordezkariei esateko euskal herritarrok ez garela espainiarrak eta euskal herritarrok erabakitakoa errespetatu behar dutela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.