PPko EAEko presidente Arantza Quirogak Espainiako presidente Mariano Rajoiren inplikazioa handiagoa nahiko luke ETAren amaiera ixteko. "Eusko Jaurlaritzarekin, alderdi sozialistarekin eta hala nahiko lukeen beste guztiekin bistaratu egin beharko genuke demokraziak irabazi egin duela terrorismoaren aurrean". Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.
Quirogaren ustez, oraindik ez da berandu amaiera hori behar bezala ixteko. Hala, "terrorismoare erruz" euskal herritarren artean galdu den konfidantza giroa berreskurtazeko deia egin du. Txalotu egin du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk biktimeri egin zien aitortza. Baina, "motz" gelditu zela uste du: "Pausu bat aurrerago eman behar da erakundeetan ETAren iragana inork aldarrika ez dezan".
Euskal presoen sakabanaketarekin amaitzea presoen esku dagoela esan du: "Talde terroristatik aldendu, autokritika egin eta beste presoen balndintza berberetan leudeke espetxe zigorra Euskaditik gertu betetzen".
Gasteizen galera
PPren EAEko presidenteak aitortu du Gasteizen alkatetza galdu izanak min eman diela, "eta ez dugu oso argi zertan gauzatuko den udal akordioa". Hala ere, horren gainetik lan egingo dutela iragarri du.
Hain zuzen, azken lau urteotan Gasteizen PPko alkate izan den Javier Marotok gaur utzi du Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide kargua. Gasteizko zinegotzi izaten jarraituko duela iragarri du orain PPko sektoreko idazkariorde denak.