ETAren amaieraren testigantza zuzena, Suitzako Henri Dunant zentrotik

2018ko maiatzaren 4a
10:03
Entzun

Enekoitz Esnaola eta Jon Olano BERRIAko kazetariek ETAren amaiera ofiziala dela jakinarazi den unea nolakoa izan den kontatu zuten, atzo, Henri Dunant zentroan Genevan duen egoitzatik. Enekoitz Esnaolak azaldu duenez, 14:20 aldera jakinarazi du Henri Dunant zentroak ETAk ofizialki amaitu duela bere ibilera. David Harland zentroko zuzendariak eman du albistea eta azaldu du Frantizako eta Espainiako gobernuek jaso dutela ETAren azken agiria.

Jon Olano kazetaria ere Henri dunant zentroan izan da. Kazetariez gain, bertan bildu direnen artean nazioarteko ordezkari politiko ezagunak ere bazirela adierazi du.

[youtube]https://youtu.be/rJ3rxXFh8mQ[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.