*Hiru hizkuntzatan irakurri du testua Urrutikoetxeak, eta Iparragirrek ere hartuko du hitza. Nazioarteko hainbat ordezkarik ikusia dute bideoa, eta ontzat eman dute.
*Ezker abertzaleak 2010ean norabide aldaketa ebatzi zuen, eta, horri jarraikiz, 2011n borroka armatua utzi zuen ETAk. Zazpi urte igaro dira ordutik, eta orduan hasitako prozesua amaituko da maiatzaren 3 honetan.
*Gaurko ekitaldiaren ostean, bihar Kanbon espero dituzte nazioarteko nahiz Euskal Herriko ordezkari andana. Eguerdian egingo dute agerraldia Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Bake Bideak eta Foro Sozialak.