ETAren "basakeria" salatzeko xingola urdina jartzeko eskatu du Idoia Mendiak

Presoak gerturatzearen alde egin du Patxi Lopez sozialistak.

jarraia151558.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 3a
19:17
Entzun

"Egutegirik gabe eta diskrezioz", baina presoak gerturatzen hastearen alde agertu da PSOEko Politika Federaleko idazkari Patxi Lopez. Lehendakari ohiak ohartarazi du, ordea, ez direla nahastu behar ETAren amaiera eta presoen gerturatzeak. "Urkulluk hitz egin du gai honetaz Mariano Rajoy presidentearekin, baina hark ez du ezer egin egungo egoera aldatzeko".

Dena den, Lopezek zehaztu du PSOEk ez duela presiorik egingo espetxe politikak aldatzeko, eta gaineratu halakorik egitea "akatsa" litzatekeela. "Gobernuak badaki ederki asko batzuek eta besteek zer pentsatzen duten, eta baita euskal gizarteak zer pentsatzen duen ere. Ez gara gure artean borrokatuko".

Idoia Mendia buruzagi sozialistak bere aldetik xingola urdina jantzeko deia egin die herritarrei, "ETAren basakeriak eta zentzugabekeria" salatzeko.

 Twitterreko bere kontuan erantzun du Pedro Sanchezek: "40 urteko izua eta sufrimendua dira errelato onargarri bakarrak. Espainiako gizartearen adore eta ausardiari esker, ETA ez dago. Biktimen memoria eta oroimena izango dira elkarbizitzaren alde egiteko eta gorrotoak baztertzeko tresnak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.