«ETAren delituek» preskribatzearen aurka azaldu da Fernando Grande Marlaska, Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salako presidente berria (Bilbo, 1962). Salako presidente kargua hartzeko eginiko ekitaldian, esan du argitu gabe dauden «ETAren atentatu guztiak» ikertu eta epaitu ahal izateko ezinbestekoa dela neurri hori. Grande Marlaskak Javier Gomez Bermudez ordezkatuko du kargu horretan.
Auzitegi Nazionalean atzo eginiko ekitaldian parte hartu zutenCGPJ Espainiako Botere Judizialeko eta Auzitegi Goreneko presidente Carlos Divarrek, Estatuko fiskal nagusi Eduardo Torres-Dulcesek eta Auzitegi Nazionaleko presidente Angel Juanesek, besteak beste. Juanesek azaldu zuen Grande Marlaskak «une garrantzitsu» batean hartu duela zigor salako presidentetza. «ETAren terrorismoa amaitzen bada, Auzitegi Nazionalaren etorkizuna aztertu beharko da», nabarmendu zuen Juanesek, baina ez zuen zalantzan jarri auzitegi horren izaera. Grande Marlaskak adierazi bezala, auzitegiaren eskumenak «berraztertu» behar direla esan zuen Juanesek.
Grande Marlaska 2006an iritsi zen Auzitegi Nazionalera, eta ordutik, instrukzio epaile gisa,hainbat polizia operazio agindu ditu, gazte mugimenduaren aurkakoak gehienak.
«ETAren delituek» preskribatzearen aurka dago Marlaska
Gomez Bermudez ordezkatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salako presidentetzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu