Aspaldian hutsik egon denaren itxura duela etxebizitzak agertu dute ikerketako iturriek.
Saint-Gaudens Okzitanian dago, Tarbesetik Tolosarako bidean, Andorratik hurbil; Baionatik, berriz, 210 bat kilometrora.
Frantziako Poliziaren inguruko iturriek azpimarratu duteLannemezanetik hurbil dagoela Saint-Gaudens, hau da, martxoaren amaieran Joseba Segurola eta Itxaso Saldua ustezko etakideak atxilotu zituzten herritik gertu. Ustezko gordelekuak haiekin zerikusia izan dezakeela iradoki dute.
Polizia operazioa
ETAren ezkutaleku bat atzeman duela dio Frantziako Poliziak
Saint-Gaudens herrian, Okzitanian, ETAko kideek erabilitako etxebizitza bat aurkitu duela jakinarazi du Frantziako Poliziak. Areago, etxe horretan lehergailuak egiten zituztela agertu dute. Polizia iturrien arabera, atzo gauean aurkitu zuten ezkutalekua, eta lehergailuak egiteko sustantziak, tenporizadoreak, munizioa, lanabesak eta nortasun agiri faltsuak topatu dituztela ziurtatu dute. Maizterraren berririk bi hilabetez ez zuela izan-eta etxearen jabeak deituta joan bide da Polizia ustezko ezkutalekura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu