Euskal presoak

ETAren iragarpena entzunda, espetxe politika aldatzeko eskatu die AAMk Espainiako eta Frantziako gobernuei

ETAren azken agiria "oso garrantzitsua" dela iritzita, erantzuna behar duela uste du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Horregatik, espetxe politika "errotik aldatzeko" eskatu die Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Gaztaka konpontzeko borondatea badute, pausoak ematen hasteko eskatu die, bi gobernuei.

2005eko ekainaren 21a
18:53
Entzun
Gatazka konpontzearen alde badaude, konpromisoak hartzen hasteko eta urratsak ematen hasteko eskatu dio AAMk Espainiako eta Frantziako gobernuei. Errepresioak ez duela etenik diote, eta "heriotza zigor mozorrotua den sakabanaketa politikak" bere horretan jarraitzen dutela azpimarratu dute.Norabide horretan aldaketak behar direna uste dute, "erroko aldaketak".

Etxerateko Estanis Etxaburuk eta AAMko abokatu Jon Enparantzak azaldu dutenez, EAEko lehendakari izateko bi hautagaietatik —PSE-EEtik Patxi Lopez eta EAJtik Juan Jose Ibarretxe— inork ez ditu "konbentzitzen". Hala ere, ateratzen dena ateratzen dela "arduratsua" izan beharko duela iritzi diote.

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzeko 50.000 sinadura lortu dituztela azaldu dute, eta iragarri dutenez oraindik ere sinadurak biltzen jarraituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.