ETAk eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela jakinarazi duen hurrengo egunean Angel Juanes Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidenteak azaldu du auzitegiak orain arte bezala jarraituko duela. "Iragarpenak ez du inolako eraginik izango Auzitegi Nazionalean".
Ustezko etakideen aurkako ekinbide judizialez gain, epaitegi hartan hor dira, kasu, ezker abertzalearen aurkako auzi politikoak epaitzen edo epaitzeke. Udalbiltzaren kontrako epaiketari datorren astean ekingo diote berriro.
Juanesek adierazi du "bakea Zuzenbide Estatuari errespetua izanda eraiki" daitekeela, ez bestela.
ETA-ren adierazpena. Erreakzioak
"ETAren iragarpenak ez du inolako eraginik izango Auzitegi Nazionalean"
Angel Juanes epaitegiko presidenteak adierazi du orain arte bezala jarraituko dutela. Esaterako, hurrengo astean ekingo diote berriro Udalbiltzaren aurkako epaiketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu