Goizeko zortziak eta hogei aldera jaso dute deia DYAn; zortzi eta erdiak pasatxo zirela Sos Nafarroan. Aipatutako hiru guneetan lehergailuak jarri ditutela ohartarazi du deitu duen pertsonak, baina ez du esan zein ordutan lehertzekoak ziren, ez eta Nafarroako autopistan, Irurtzun eta Tutera arteko eremu luzean, zein lekutan legokeen.
Espaniako Poliziak jende guztia aterarazi du Nafarroako Justizia Jauregitik eta inguruko denda eta tabernetatik. Eremua hesitu eta Justizia Jauregia arakatu dute, baina ez dute ezer aurkitu. Era berean, Iruñea eta Lizarra arteko trafikoa desbideratu egin dute Erreniegako tunelak saihesteko eta inguru hura miatu ahal izateko. Nafarroako autopistan ere egin dituzte bilaketa lanak.
Baina aurrez esan bezala, inon ez dute ezer aurkitu, eta, gainera, deiaren ezaugarriak kontuan izanda, abisua faltsua izan dela erabaki dute.
Dagoeneko kendu dute Justizia Jauregiaren inguruko hesia, Iruñea-Lizarra autobian zein Nafarroako autopistan hartutako badaezpadako neurriak bertan behera utzi dituzte.
Atentatu mehatxuak Nafarroan
ETAren izenean eman dituzten bonba abisuak faltsuak direla erabaki du Poliziak
Nafarroako hiru lekutan lehergailuak jarri dituztela esanez deitu du norbaitek Iruñeko DYAra eta Sos Nafarroara. Bonbetako bat Iruñean, Nafarroako Justizia Jauregian, jarri dutela esan du; beste bat Iruñea eta Lizarra arteko autobian, Erreniegako tuneletan. Hirugarrena, berriz, Nafarroako autopistan, baina lekua zehaztu gabe. Hiru gune horiek hesitu eta arakatu dituzte Espainiako segurtasun indarrek, baina ez dute ezer aurkitu. Hori eta deiaren ezaugarriak kontuan hartuta, mehatxuak gezurrezkoak direla ebatzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu