Manuel Pastrana Guillan Guardia Zibilaren tenienteorde ohia Kataluniako TV3 telebista katean elkarrizketatu dute, Preguntes Frequents saioan. Pastranak elkarrizketa horretan aitortu du ETAren kontrako jardunean ohikoa zela atxilotuak torturatzea. "Atxilotu bat ez duzu kafe bat hartzera gonbidatuko", adierazi du. "[Informazioa] Ahal bezala atera behar zaio". Hitz horiek entzunda, elkarrizketatzaileak torturaz ari ote zen geldetu dionean, "noski baietz" erantzun du tenienteorde ohiak. "Espainian zigortu da, baina ez beste herrialde batzuetan bezain beste".
Pastranak ziurtatu du ez dela egindako ezertaz damutzen, eta ontzat jo du atxilotuak torturatzea. "ETAren kontrako guda gogorra izan zen, odoltsua, eta sarri askotan, baita zikina ere". Egin dituenak berriz ere egingo lituzkeela adierazi du TV3ko elkarrizketan. Euskal herritarrek torturarekiko duten erresistentzia epaitzera ere ausartu da, hoztasun osoz. "Euskal herritarrak biguinak dira. Pixka bat ikutzen zaienean hitz egiten dute".
🔴 Era habitual pegar els detinguts d’ETA? “Se’ls ha tractat força bé” diu Manuel Pastrana, un antic subtinent de la Guàrdia Civil que es va infiltrar a ETA a #FAQSmesborronaTV3 â–¶ https://t.co/5Y0bgLsBhRpic.twitter.com/n3LSXoa8Rj
— Preguntes freqüents (@FAQSTV3) 30 de junio de 2018
Guardia zibil erretiratuaren esanetan, ETAri aurre egiteko bide legezkoak eta legez kontrakoak erabili zituen estatuak. "Niretzat, ez dago ezberdintasunik; kontua ETArekin bukatzea zen, eta lortu genuen". Pastranak gaineratu du GAL ez zuela Felipe Gonzalezen gobernuak sortu, lehenagotik zetorren kontua zela ziurtatu du.