Ildo beretik, EAE EuskalAutonomi Erkidegoko irrati zein telebista publikoetan lanean ari direnguztiek bere babesa dutela agertu du EITBko Administrazio Kontseiluak.
ETAri, berriz, errealitatea ez duela ezagutzen eta askatasuna mespretxatzen duela erantzion diote EITBko buruek: "Mehatxuok agerian jartzen dute mehatxatzaileak errealitate sena galduta dabiltzala, eta erabat gutxisten dituztela askatasun eta elkarbizitza balioak".
ETAren agiria
"ETAren mehatxuak" gaitzetsi ditu EITBk eta ez duela "inongo baldintzarik" onartuko berretsi du
Duela hilabete batzuk EITBko arduradun eta kazetari batzuri bidalitako gutunen inguruan ETAk gaur plazaratu duen agiria dela eta, erakunde armatu horren "mehatxuak" gaitzetsi ditu EITBko Administrazio Kontseiluak, eta, halaber, ez duela "inongo baldintzarik onartuko" azpimarratu du. Era berean, euskal gizarteari "egiazko informazioa, osoa eta plurala" emateko konpromisoa dutela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu