Politika

ETAren su-etena arriskuan dagoela dioten informazioen asmoa giroa "pozoitzea" da Aralarren iduriko

Datozen asteetan arlo politikoan aurrerapenik egiten ez bada ETA su-etena hausteko prest dagoela argitaratu dute gaur =l El Correo== http://www.elcorreodigital.com/=l eta =l El Diario Vasco==http://www.diariovasco.com/=l egunkariek. Informazio horien helburua "pozoitzea" dela iritzi dio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak. Izan ere, XXI. mendeko Europan indar armatuaren erabilera "ezinezkoa" dela nabarmendu du, eta, ondorioz, su-etena atzera bueltarik gabekoa iruditzen zaiola.

2006ko irailaren 21a
17:02
Entzun
"Nik uste dut baduela intoxikazio kutsu handi bat, eta hori azpimarratu nahi dut lehendabizi", erantzun du ETBko El Punto saioan albiste horiei buruz galdetu diotenean. "Gaia sakon aztertuz, guri Aralarrekooi, iruditzen zaigu su-etena atzeraezina dela, XXi: mendean Europa erdian dagoen herri batean, kasu honetan Eusakl Herrian, ezinezkoa baita indar armatuaren erabilerara itzultzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.