"Bigarren txosten arabera martxoaren 22tik su-etenak arlo guztiak betetzen ditu eta benetakoa da", esan du Zapaterok Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan. Segurtasun indarrek bigarren txosten hori gaur goizean bertan helarazi diotela agertu du, eta hartan jasotzen denez Nafarroako zenbait enpresaburuk jaso dituzten estortsio eskutitzak su-etena aldarrikatu baino lehen bidalitakoak dira.
Zapaterok erantsi du su-etenaren egiaztatzeak bide horretatik jarraitzen badu, indarkeria behin betiko amai dadin Gobernuak ETArekin harremanak hasiko dituela iragartzeko agerraldia egingo duela Espainiako Kongresuan.
Politika
ETAren su-etena "benetakoa" dela nabarmendu du Zapaterok
Espainiako segurtasun indarrek ETAren su-etenari buruzko bigarren txostena helarazi diote Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari, eta hartan oinarrituta su-etena "benetakoa" dela, eta "arlo guztiak" betetzen dituela ziurtatu du Zapaterok. Nafarroako enpresaburu batzuk jaso dituzten estortsio gutunak su-etena aldarrikatu aurrekoak direla azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu