Politika

ETArenak direla uste den bost jakiontzi aurkitu dituzte Ciudad Realen

Ciudad Realeko Villarubia de los Ojos herrian lau jakiontzi aurkitu zituzten atzo jolasean zebiltzan haur batzuek. Gaur, inguru haiek arakatzen aritu da Guardia Zibila, eta beste bat aurkitu dute. Jakiontzi horiek lehergailua eta detonatzaileak zituztela esan du Guardia Zibilak, eta beraz, ETArenak izan daitezkeela uste dute.

2005eko abenduaren 9a
13:39
Entzun
Lehergailu kopuru txikia dute Villarubia de los Ojosen aurkitutako bost jakiontzik. Ez dago oso argi zertarako ote diren. Guardia Zibilaren lehen hipotesien arabera, joan zen udan ETAk Espainiako irteera operazioan inguru hartan egindako atentatu batetarako erabilitakoak izan daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.