ETAri "amaiera ordenatu bat" eman nahi ez izatea egotzi die Egibarrek PSE-EEri eta PPri

2013ko abuztuaren 28a
13:52
Entzun

Jardun armatua eten aurretik ETArekin biltzea eta orain "amaiera ordenatu bat" eman nahi ez izatea egotzi die Joseba Egibar EAJko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak PPri eta PSE-EEri. Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Egibar, eta bertan kritikatu du alderdi horiek ETAren "amaiera ordenatu baterako bide zuzen edo zeharkakorik ez topatzea".

ETAren balizko desarme batez "gehiegi" hitz egin dela uste du Egibarrek, eta ezker abertzaleari "hemen ardura poiltiko bat dago" esateko "ausardia nahikoa" ez izatea leporatu dio: "Ez bada balorazio politiko eta etiko bat egiten, ondorioa da jardun armatua amaitu dela ez duelako eraginkortasun politikorik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.