Hemeroteka

ETAri buruzko Alberto Letonaren artikulua argitaratu du 'The New York Times' egunkariak

Erakundearen sorreratik gaur arterako bideari errepasoa egiten dio kazetari eta irakasleak Terrorismoa amaitu da. Orain Espainiak bake iraunkorra behar du izenburua duen idatzian.

ETAren atentatu bat Calahorran (Errioxa, Espainia). RAFAEL POLO, EFE
2018ko maiatzaren 11
08:00
Entzun

ETAren amaierak nazioartean ere oihartzuna izan duela ez da gauza berria. Erabakiaren berri eman zuen egunean bertan ere nazioarteko komunikabide nagusiek azalera eraman zuten berria. Oraindik, ordea, zer esana eragiten du eta horren froga da Alberto Letona euskal kazetari eta EHUko irakasleak idatzitako artikulua argitaratu duela The New York Times egunkari estatubatuarrak.

Azken 60 urteotako historiaren errepasoa egiten du Letonak artikuluan, eta nabarmentzen du diktadura garaian herritarren babesa izan zuen eraakundeak. "70eko eta 80ko hamarkadetan babes handia zuen ETAk, eta IRA edota Palestina Askatzeko Erakundea eta Argentinako Montoneroak bezain bortitza zen ia". Ordea apurka gizartearen sostengua galtzen joan zela dio Letonak, maiatzean desegitea iragarri duen arte.

Azken lerroeta kazetariak nabarmentzen du bi auzi nagusi geratzen direla orain konpontzeke: krimenak argitzea, bai ETAk egindakoak eta baita segurtasun indarrek egindakoak ere; eta presoak gerturatzea. Azken horri dagokionez zehazten du presoak gerturatzea "ahulezia zantzu baino gehiago, indar erakustaldia" litzatekeela agintarien aldetik. "Honek guztiak lidergo sendoa eskatzen du, eta Mariano Rajoy lehen ministroak agian ez du halakorik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.