Madrazoren arabera, premiazkoa da 2006an baketze eta normalizazio politikoa lortzeko prozesua abian jarri eta sendotzea, bestela, 2007an eta 2009an hauteskundeak daudenez, ekimena trabatuta gera daiteke.
"Badakigu elkarrizketak izan dituztela Batasunak eta PSOEk; badakigu orain ere harremanetan daudela, eta espero dugu laster gertatzea prozesu honi behin betiko bultzada emango dion Estatuaren eta ETAren arteko harremana", esan du Madrazok.
Hori guztia errazteko, ETAri menia eman dezala eskatu dio, eta Batasunaren esku utz dezala alderdien mahaiko interlokuzioa. PSOEri, berriz, euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea duela onartzeko eta espetxe politika aldatzeko galdegin dio.
Bilbon egin ditu adierazpen horiek Madrazok, EBk aurreneko aldiz ospatu duen Ezker Egunean.Dolores Ibarruri hil zen eguna delako aukeratu dute azaroaren 12a ospakizun horretarako.
Politika
ETAri menia eta PSOEri "erabakitzeko eskubidea aintzat hartzeko" eskatu die Madrazok
Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko balizko prozesua izan ditu hizpide nagusi Javier Madrazo EBko koordintzaile nagusiak alderdi horrek aurreneko aldiz ospatu duen Ezker Egunean. Bi eskaera zehatz egin ditu Madrazok, bat ETAri eta bestea PSOEri. ETAri menia emateko galdegin dio; PSOEri, berriz, espetxe politika aldatzeko eta "euskal gizarteak etorkizuna erabakitzeko eskubidea" duela aintzat hartzeko. Batasuna eta PSOE harremanetan daudela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu