Honela dio talde armatuak: "sei kide horiek modu kontzientean eta antolatuan burututako ekimenak, Erakundeko burkide guztiok errespetatu beharreko oinarrizko funtzionamendu arauak urratzen ditu".
Iazko azaroaren 2an filtratutakosei preso horien gutuna argitaratu zuen 'Diario de Noticias' egunkariak. ETAk gaur egun egiten duen borroka armatuak dagoeneko ez duela balio zioten gutunean, 'Diario de Noticias'-en albistearen arabera. Errepresioaren poderioz ETA disuasio gaitasunik gabe gelditu dela uste dute gutunaren egileek eta, ondorioz, ezker abertzalearen "kapital eta potentzial politikoa" borroka instituzionalera eta "masa borrokara" bideratu beharko litzatekeela. Gainera, "negoziazioa ahalbidetzeko indarrak metatzeko ezintasunagatik", ETAk "abangoardia estrategia" utzi eta jarraitu beharreko estrategia eta taktika "ezker abertzaleak bere osoan" zehaztu beharko lukeela zioen argitaratutako idatziak.
ETAk "gaia argitzeko bare barne funtzionamenduaren ohiko prozedura" abian jarri zuen 'Zutabe' aldizkariaren arabera, eta kide horiek kanporatzea erabaki. Beraz, sei preso horiek "bultzatu ditzaketen ekimenak edota publikoki adierazi ditzaketen iritziak, bere izen bakarrean eginak izanen dira". Talde armatuak dionez, "idatziaren banaketa egiteko moduekin, ondorioa emana zetorren".
eta
ETAtik kanporatu dituzte sei euskal preso
Puerto I (Espainia) espetxean dauden sei euskal preso erakunde armatutik kanporatzea erabaki du ETAk, azken 'Zutabe' aldizkarian zabaldu duenez. Karlos Almorza Arrietaren, Iñaki Arakama Mendiaren, Koldo Aparicio Benitoren, Iñaki Bilbao Beaskoetxearen, Pako Mujika Garmendiaren eta Kepa Solano Arrondoren jokabidea "larritzat" jotzen du ETAk, eta "Erakundearen historian zehar horrelako jarrera izan duen beste edozein militanterekin egin den bezala" kanporatzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu