ETB1 euskarazko kateak inoizko ikusle kuotarik txikiena izan du maiatzean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (Nafarroako daturik ez dago): %2koa. Iazko maiatzarekin alderatuta, %1,4 jaitsi da. 2005ean %5eko kuota zeukan.
Maiatzean ETB1ek futboleko partida garrantzitsuak eman ditu -Txapeldunen Ligako finala eta finalerdiak, eta Realaren partidak-, eta batez bestekoa igo dute emanaldi horiek, baita txirrindularitza probek eta pilota partidek ere.
ETB2 gaztelaniazko kateak %9,5eko ikusle kuota izan zuen aurreko hilean, apirilean baino %0,7 txikiagoa eta duela urtebete baino %5,2 txikiagoa.
LTD lurralde telebista digitalaren eskaintza hazi izanak eragin egin die biei, baita beste telebista kate orokorrei ere.
Aldiz, haur eta gazteei zuzendutako ETB3k apiriletik gora egin zuen maiatzean: %0,5etik %0,6ra.
2009ko uztailean hartu zuen EITBko zuzendari nagusi postua Alberto Suriok, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua hartu ondotik.
komunikabideak
ETB1ek %2ko ikusle kuota izan du maiatzean, behin ere baino txikiagoa
Iaztik %1,4 jaitsi da euskarazko katea. ETB2k %9,5 eskuratu du, duela urtebete baino %5,2 txikiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu