komunikabideak

ETB1ek inoizko datu txikiena izan du ekainean: %1,3ko ikusle kuota

urtzi urkizu
2011ko uztailaren 1a
20:12
Entzun

ETB1 kateak ikusle galera handia izan du azkeneko zortzi urteetan. 2003an %6,2ko ikusle kuota zuen eta ordutik behera egin du, 2011ko ekainean %1,4ko kuotara iritsi arte. Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak dira horiek (Nafarroakorik ez dago).

2010eko ekainarekin alderatuta, euskarazko kateak puntu erdia galdu du. Jaitsiera are handiagoa da aurreko bi hilabeteetako datuei begiratuta. Apirilean %2,7ko ikusle kuota izan zuen ETB1ek Txapeldunen Ligako finalerdiei esker. Maiatzean %2,2ra jaitsi zen. Eta azken hilabetean bederatzi hamarreko galdu ditu. Audientziak neurtzen direnetik ETB1ek ez ditu hain datu txarrak izan.

ETB2 kateak %7,7ko ikusle kuota izan du ekainean, aurreko hilabetean baino bederatzi hamarreko gutxiago. Duela bi urteko ekainean %13,4ko kuota zuen ETB2k. 1992tik gaztelaniazko kate publikoak izan duen datu txikiena da aurtengo ekainekoa.

Euskadi Irratiak 122.000 entzule ditu egunero astegunetan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.