KOMUNIKABIDEAK

ETBk greba eskubidea urratu zuela erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Iaz ekainaren 29ko greba orokorran ‘Egun on Euskadi’ eta ‘Euskadi Directo’ saioak eta iragarkiak eman zituelako,ETBko zuzendaritzak greba eskubidea urratu zuela erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak. LAB eta ELA sindikatuek jarritako demandak onartu ditu auzitegi horrek.

urtzi urkizu
2011ko martxoaren 9a
18:21
Entzun

ETBko zuzendaritzak greba eskubidea urratu zuen 2010eko ekainaren 29an. Hala erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak. LAB eta ELA sindikatuek jarritako demandak onartu ditu auzitegi horrek.
Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuen dekretuak soilik eguneroko albistegiak agintzen bazituen ere, ETBko zuzendaritzak ohiko programazioari ekin zion. Albistegiez gain, goizean Egun on Euskadi eta eguerdian Euskadi Directo saioak emititu zituen ETB2 kateak. Horrez gain, publizitate jarraitua eskaini zuen Euskal Telebistak.
EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki du igande honetan ETBko albistegietan eta asteartean Egun on Euskadi-n eta Euskadi Directo-n sententzian jasotakoa irakurri beharko dutela, titularretan iragarriz. Hitzez hitz irakurri beharrekoa zehazten du sententziak. Hain zuzen ere, ETBk deitzaileen greba eskubidea urratu zuela, egun horretan Egun on Euskadi eta Euskadi directo saioak programazioan sartzerakoan eta publizitate jarraia emitituz. Eta programa horien emisioekin Lan eta Gizarte Gaietako Sailak ezarritako zerbitzu minimoen gainditu zuela.
ETB1eko Gauberri albistegiarekin greba eskubidea ere urratu zela salatu zuten sindikatu abertzaleek, baina auzitegiak kasu horretan ez die arrazoia eman.
LAB sindikatuak ontzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia, aurrekari bat ezar dezakeelakoan: «Egindako kaltea honezkero konponduko ez badu ere, urtarrilaren 27ko greban berdin jokatu izanagatik salaketa berriaren bidean lagunduko digulakoa gaude». Are gehiago, ETBko azken hauteskunde sindikalak irabazi zituen sindikatuak adierazi du hurrengo grebetan «halako jokabiderik eraman nahi izatekotan» bide penala irekitzea aztertzen hasiak direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.