ETBko zuzendaritzak telebistako erredakzioko kazetari bati espedientea irekiko diola-eta horren aurkako elkarretaratzea egin dute gaur telebista kateko hainbat langilek Donostian, EITBren Miramongo egoitza aurrean, Adierazpen askatasuna-zentsurarik ez lelopean.
18:30ean ere egingo dute Bilbon, EITBren egoitza nagusiaren atarian. Neotelebista: telebista publikoaren etorkizuna eraikiz izenburuko jardunaldia izango da han, eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria jardunaldiaren amaieran parte hartzekoa da.
ETBko zuzendaritza hasiera batean hiru kazetariri zen zabaltzekoa espedientea, bere aginduak ez betetzeagatik. Gernikako Estatutuari buruz Juan Carlos Viloria Politika arloburuak idatzitako testu batek sortu zuen eztabaida.
komunikabideak
ETBko langileak, "zentsuraren aurka"
Elkarretaratzea egin dute, zuzendaritzak kazetari bati espedientea irekiko diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu