ETBko lauko eztabaida egitea debekatu dute

2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
ETBk EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPko lehendakarigaiekin gaur egitekoa zuen lauko eztabaida debekatu egin du EAEko Hauteskunde Batzorde Zentralak, atzo hartutako ebazpenean. UPDk egin zuen eztabaida horren kontra, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek lekua izan behar zuketela argudiatuta. Hasiera batean atzera bota zuten helegitea, dataz kanpo egina zela iritzita, baina orain zuzendu egin dute eta data barruan egindako eskaera izan zela ebatzi. Epaiaren ondoren, ETBk aldatu egin du formatua, eta hasierako lau lehendakarigaiez gain, Ezker Batuko eta UPDko lehendakarigaiek ere parte hartuko dute eztabaidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.