politika

ETBn Espainiako erregearen gabon mezua emitituko dutela salatzeko, elkarretaratzea egin du Aralarrek

Gaur gauean botako dute mezua ETB2n eta horrek "giroan tentsio handiagoa egotea eragingo" duela dio Aralarrek.

2009ko abenduaren 24a
16:47
Entzun
Aralar eta Iratzarriko -Aralarreko gazte erakundea- kideak Bilboko EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, gaur gauean ETB2n Espainiako erregearen mezua emitituko dutela salatzeko.

"Espainiako erregearen gabonetako mezuaren emisioak ez du inolako interesik Euskal Herriko biztanleen gehiengoarentzat, eta ez du inolako ekarpenik egiten", adierazi duJosu Murgia Bizkaiko Aralarreko koordinatzaileak. Gaineratu du, mezu horrek "giroan tentsio handiagoa egotea eragingo" duela bakarrik.

"Espainiako erregeak Euskal Herriko gizarteari eman behar dion mezu bakarra erabakitzeko duen eskubidea aitortzen diola da", Murgiaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.