Komunikazioa

ETBn LABek irabazi ditu bozak; eta Euskadi Irratian, ELAk

Hauteskunde sindikalak egin zituzten atzo Miramongo eta Bilboko egoitzetan.

ETBko saio baten grabaketa, irailean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2015eko urtarrilaren 16a
11:52
Entzun

Euskadi Irratian ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak, nahiz eta 2010eko abenduarekin alderatuz ordezkari bat galdu duen. LABek bat irabazi du. Hala, hemendik aurrera euskarazko irrati publikoan ELAk bost ordezkari izango ditu eta LABek lau.

ETBn Miramongo eta Bilboko egoitzetako datuak batuz gero, LABek lortu du gehiengoa hamabi ordezkarirekin; ELAk hamar lortu ditu. Miramonen alde handiarekin irabazi du LABek (botoen %64), sei ordezkari lortuz. ELAk botoen %34 lortu ditu, eta hiru ordezkari. ETBko Bilboko egoitzan, berriz, ELAk zazpi ordezkari lortu ditu, LABek baino bat gehiago. Bilboko egoitzan KLBk eta CCOOk zituzten ordezkariak galdu dituzte. 2010eko datuekin alderatuz, ELAk bat irabazi du Bilbon, eta LABek beste bat Miramonen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.