atzuk 1936an etorri ziren. XXI. mendean oraino ere etorri dira Hego Euskal Herrikoak Ipar Euskal Herrira ihesi. Batzuek Espainiako gerlari eta frankismoari ihes egin zioten. Azkenaldian, legez kanporatzeek dute militante andana bat beren sorterria uztera eta Iparraldean bizitzera behartu. Batasuna, Askatasuna eta Segiren legez kanporatzeek iheslari belaunaldi berri bat sortu dute. Euskal Herriko gatazka luzatuz doan heinean, beti sortzen dira Espainiako Justiziari eta Poliziari ihes egiteko beharrak.
Gaur, euskal iheslari politikoen egoera aztertuko du Askatasunak, Makean ospatuko duen Elkartasun Egunean. Jean-François Lefortekin genuen hitzordua gai horren aipatzeko. Baina hitzordura ez da azaldu ahal izanÉ Presondegiko bidean ezarri dute. Duela zenbait urte Juan Mari Olano bezalaÉ Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontrako polizia operazioari ihes egin zion militante hark bezala. Baina Frantziak atxilotu zuen, Espainiaren estradizio eskaria onartu eta Espainiaratu. Bertze iheslari anitzi gertatu zaien bezalaÉETA sortu zenetik, iheslari anitz aterpetu ditu Ipar Euskal Herriak. Batzuek errefuxiatu politiko estatutua lortu zuten. Batzuek bizi nahiko normala daramate, lan egiten dute, familia hazi duteÉ Baina anitzek jasan zuten zapalkuntza: deportazioak, kanporatzeak, estradizioak, konfinamenduakÉ Gainera, gerla zikinak biktima anitz egin zuen, GALek bereziki.
Munduan zehar barreiaturik eta egoera prekarioan
Prekarietatea eta zapalkuntzaren mehatxua ez dituzte bakarrik Ipar Euskal Herrian bizi direnek jasaten. Iheslari gehienak munduan zehar barreiatuak dira. 2.000 lagun inguru daude, gaur egun, ihesean. Zaila da iheslarien banaketa mapa batean azaltzea. Anitz ihesean daude, gehiegi jakinarazi gabe non, «beren segurtasunagatik». Bertze batzuen egoera jakina da. Batzuk estradizio auzi batzuk dituzte, edo preso daudeÉ Batzuk deportatuak izan ziren.
Deportatu batzuk 1995eko maiatzean itzuli ziren Euskal Herrira. Zehazkiago, Ipar Euskal Herrira. Askatasunak urtemuga hori gogora ekarriko du gaur. «Alternatiba demokratikoaren ildotik, Euskal Herriaren eraikuntza prozesuaren barne, iheslarien engaiamendua berretsi» nahi izan zuten. Euskal Herriko antolakunde, elkarte eta gizarte mugimenduetan parte hartzen hasi ziren. Errepresioa ere jasan zuten. Aipagarria da Frantziako Poliziak bi egunez Baionako katedrala inguratu zuela, deportatuak bertan itxialdia egiten ari ziren garaian.Duela bi urte, bertze iheslari batzuek oraino urrats handiago egin zuten. EHNArekin beren sorterrira itzultzea erabaki zuten. Hori ere gogora ekarriko dute gaur. «Ezker abertzalearen proposamenaren inguruan, gatazkaren konponbidean urratsak egiten parte hartzeko» grinaren parte da hori ere.Urrats horrek ez ditu une gozoak ekarri bakarrik. Eguneroko bizian «zenbait gabezia eta zailtasun» dituztela onartzen du iheslarien kolektiboak. Poliziaren «jazarpena» jasan behar dute, kasu askotan, besteak beste «mehatxuak» eta «segimenduak». Batzuek deklaraziorako deia ukan dute justiziaren aldetik. Beotegi atxilotu zuten, eta tratu txarrak salatu zituen. Iheslari horien urratsa hastapen bat da. Ez da erraza, etengabe gero eta gazte gehiagok ihes egin behar dutenean. Baina ez dute burutik kentzen noizbait guztiek sorterrira itzuli ahal izanen duten egoera eraikitzeko itxaropena.
ELKARTASUN EGUNA
Etengabeko ihesaldi errepikatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu