Irudia.Aranguren
ETORKINAK, LAN ESKUBIDEEN ESKE
Melidako (Nafarroa) Pollos Iriarte enpresarentzat lan egiten zuten 40 langile etorkinek, enpresaren lan baldintza gogorrak salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Arangurenen, Agropecuaria Navarraren aurrean. Younes Saisi langileen ordezkariak salatu duenez, egunean gutxienez hamabi lanordu izaten zituzten, hozkailuetan arropa aproposik gabe lan egiten zuten, eta opor egutegirik ez zuten, besteak beste. Orain, langileak «kalean» utzi dituzte, Saisik adierazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu