emakumeen kontrako indarkeria

Etorkinei genero indarkeriaren inguruko informazioa emango die Jaurlaritzak

Emakundek eta Jaurlaritzak emakume etorkinak informatu nahi ditu, emakumearen kontrako indarkeriari dagokionean. Etorkinek kasu horietakoren bat nozitzen badute zer egin dezaketen jakitea nahi du Jaurlaritzak, eta horretarako, 6.000 liburuxka banatuko dituzte. Liburuxka horiek lau hizkuntzatan daude, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta txineraz. Kanpaina gaur aurkeztu dute, Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburu Jabier Madrazok eta Emakundeko zuzendari Txaro Arteagak.

2004ko urriaren 19a
13:15
Entzun
Jaurlaritzaren egoitzetan, etorkinen elkarteetan eta udaletxeetan banatuko dira liburuxkak.

Haietan, emakumearen kontrako indarkeria eta sexu gehiegikeriak zer diren, eta kasu horiek pairatuz gero zer egin daitekeen azaltzen da.

Kanpainaren helburua etorkinek informazioa izatea dela azaldu dute. Izan ere, Txaro Arteagak jakitera eman duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan "baliabide eta aukera ugari" daude, baina etorkinek ez dituzte ezagutzen.

2004ko lehen hiruhilekoan emakumeen kontrako indarkeriarekin lortutako 1.344 salaketa jarri zirela esan du Emankundeko zuzendariak, eta 121 sexu gehiegikeriengatik. Haietako %20 eta %13, hurrenez hurren, etorkinek jarritako salaketak izan zirela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.