Irudia.Donostia
ETORKINEN BOTO ESKUBIDEAREN ALDE
54 erakundek etorkinentzako boto eskubidea eskatuko dute igandean, Pasaiako (Gipuzkoa) Trintxerpe auzotik Donostiako bulebarrera bitartean egingo duten arrazakeriaren aurkako XIV. martxan. 54 dira jada martxarekin bat egin duten erakundeak: hor dira SOS Arrazakeria, Mundubat edo EILAS eta LAB sindikatuak. Atzo aurkeztu zuten martxa, Donostian eginiko agerraldian —irudian—. Larunbatean ere, manifestazioa egingo dute Iruñean etorkinen eskubideen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu