Nafarroako argentinarren zentroko buru Marcelo Argañaraz izendatu dute federazioko lehendakari, eta 'Asonave' elkarteko kide Alicia Navarretek azaldu duenez, "federazioa sortzeko beharra ikusi genuen; etorkinen ahots guztiak bildu nahi izan ditugu elkarte bakar batean administrazioarekin eduki beharreko harremanetan hala agertzeko, ahots bakar baten gisa".
Gaur, beren burua aurkeztu dute kazetarien aurrean, Iruñean. Bihar, jendaurrean agertuko dira federazioko kideak, Civican eraikinean eginen duten ekitaldian. Ana Torresen Si nos dejan dokumentua bistaratuko dute, lehendabizi; ondoren, mahai-ingurua eginen dute, Sara Soto soziologoaren eskutik, Etorkinen asoziazionismoa Nafarroan izenburupean. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da ekitaldia, eta, besteak beste, Iruñeko alkate Yolanda Barcinak parte hartuko du.
Emigrazioa
Etorkinen elkarteek federazioa sortu dute Nafarroan
Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federazioa zortzi elkartek osatzen dute oraingoz: argentinarrena, Ekuadorko 'Aproe' eta 'Virgen del Cisne' elkarteek, Txileko 'Anichile' elkarteak, Peruko 'Contigo Peru'-k, Kolonbiako 'Asocolon' elkarteak, Venezuelako 'Asonave'-k eta 'Cabe' elkarte berbereak. Honako helburuak izango dituzte: etorkinen integrazioa laguntzea, eta kulturen arteko harremanak sendotzeko lan egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu