Michelinen Lasarte-Oriako lantegian gehiengoa duten LAB, ELA eta ESK-k antolatuta, manifestazioa eginda herri horretan Gure etorkizuna bermatu lelopean. Milatik gora lagunek parte hartu dute, eta, besteak beste, han ziren Lasarte-Oriako zein Usurbilgo alkateak (PSEkoa da Lasartekoa eta EAE-ANVkoa Usurbilgoa).
Urriaren 4an Lasarteko lantegitik 400 lanpostu kentzeko asmoa zuela iragarri zuen multinazional frantziarreko zuzendaritzak. Egun batzuren buruan, 530era igo zuen kopuru hori, eta 598ra herenegun.
Hori dela eta, iragarpen horien atzean fabrika ixteko asmoa ez ote dagoen susmatzen hasi dira langileak. Halakorik gerta ez dadin eskatzeko egin dute gaurko manifestazioa.
Horrez gain, mozio bana eraman zituzten Usurbilgo eta Lasarteko udaletara, babesa eskatzeko. Usurbilgoak onartu du PP ezik gainerako alderdi guztien babesaz. Lasarteri dagokionez, udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek babestu dute proposamena.
Ekonomia
Etorkizuna bermatzeko eskatu dute Michelingo langileek Lasarteko kaleetan
Milatik gora lagunek parte hartu dute Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) fabrikako langile batzordeko gehiengoak antolatu duen manifestazioan. Azken iragarpenaren arabera, Lasartetik 598 lanpostu kentzeko asmoa du zuzendaritzak. Usurbilgo Udalak langileen aldeko mozioa onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu