Gaindegiak liburu batean bildu ditu Euskal Herria aintzat hartzen duten gizarte eta ekonomiaarloko hamahiru laguni egindako elkarrizketak. Euskal Herriak: Erronka sozio-ekonomikoak izena du liburua, eta argitara atera berri da. Herrialdearen erronka ekonomiko eta sozialek zeintzuk izan behar luketen eta haietara iristeko zer urrats egin behar liratekeen azaldu dute elkarrizketatuek.
Ardura postuetan eskarmentua eta ibilbide publiko nabarmena duten zenbait pertsona dira liburuko protagonistak: Jon Azua, Mixel Berhokoirigoin, Michel Etxebest, Ainhoa Etxaide, Angeles Iztueta, Nekane Jurado, Antxon Lafont, Juan Carlos Longas, Adolfo Muñoz, Paul Nicholson, Koldo Saratxaga, Pedro Luis Uriarte eta Eduardo Zubiaurre.
EUSKAL HERRIA
Etorkizunaz hausnartzen
Gaindegiak Euskal Herriaren erronka ekonomiko eta sozialak zeintzuk izan behar luketen bildu ditu liburu batean, ardura postuetan eskarmentua eta ibilbide publiko nabarmena duten hainbat pertsonen ahotan. 'Euskal Herriak: Erronka sozio-ekonomikoak' argitaratu berri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu