Herriek etorkizuna bermatu nahi badute zientzian, ingeniaritzan eta teknologian inbertitu behar dute. Argi du hori Europako Batzordearen aholkulari zientifikoak, Anne Glover eskoziarrak. Bilbon eman du bere esperientziaren berri Rethink Euskadi: Geure eredu bat etorkizuna irabazteko lelopean, Sabino Arana Fundazioa egiten ari den hitzaldi sortan.
Herri bakoitzak bere bertute edo ahalmen handiena ezagutu eta hori indartu behar duela azaldu du, enpresarien aurrean egindako hitzaldian. Indargune hori sendotzeko, zientzian inbertitu, eta ondokoekin elkarlanean arituta izan behar duela lehiakorra. Hortaz, zientzian murrizketak egitea hutsegite bat dela dio.
Etorkizunerako bermea zientzian inbertitzea dela dio Europako aholkulariak
Anne Glover Europako Batzordearen aholkulari zientifikoa herrien geroa bermatzeko gakoei buruz aritu da Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu