AHT abiadura handiko trena eraikitzeko hainbat lanetan ez dira betetzen eraikuntza alorreko Gipuzkoako lan hitzarmenean zehazten diren baldintzak. Horrela esan dio ETS Eusko Trenbide Sareak ELA sindikatuari.
ELAk ETS salatu zuen lan ikuskaritzan, iragan asteazkenean galarazi egin ziolako ikustea AHTko Tolosa-Hernialde zatia egiteko lanak. Atzo batzartu ziren bi aldeak, Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzan. Lan publiko nahiz pribatuetan hitzarmena urratu izan dutela onartu du ETSk, eta agindu du legea betearaziko duela. Gainera, sindikatuari eskaini dio elkarte publikoak lankidetzan aritzea, lanetarako bisitak koordinatzeko.
ETSk onartu du AHTko lanetan eraikuntzako lan hitzarmena urratzen dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu