Atxiloketak

Etxaburu aske uztea erabaki du epaileak

Gaua Soto del Realeko espetxean igaro ostean, goizean eraman dute Estanis Etxaburu Etxerat-eko kidea epailearen aurrera. Atzo Jon Enparantza abokatuak egin zuen bezala, Etxaburuk ere uko egin dio deklaratzeari. Askatasunak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, epaileak Etxaburu aske uztea erabaki du. Hala ere, baina, Soto del Realeko espetxera eraman dute berriro eta bertatik tramitatuko dute bere kaleratzea.

2006ko urriaren 27a
13:08
Entzun
Askatasunak berretsi du "Euskal Herriari gerra egiteko tribunalak" itxi egin behar direla. "Ezinezkoa da konponbidea ahalbidetzeko prozesu batean, alde batek bere jarduera etengabe mehatxupean eta trabaturik duelarik konponbide justu eta demokratiko baterantz urratsak ematea", gaineratzen du Askatasunak oharrean.

Jon Enparantza abokatua eta Iñaki Etxaburu Etxerat-eko bozeramailea inputatu gisa deklaratzera deitu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, 26 urte espetxean daramatzan Joxe Mari Sagardui Gatza-ren omenaldi batean parte hartu zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.