Sutea

Etxalarren Zulobi mendiko 24 hektarea erre dira asteburuan

Ostiralean hasi zen sua 22:00ak inguruan Zulobi mendian. Zulobi mendia Etxalarko (Nafarroa) ekialdean dago. Oraindik ez da argitu sutea zerk eragin zuen. Suak sasiarteak eta garo sailak kaltetu zituen bereziki. Guztira 24 hektarea suntsitu ditu suak.

2006ko otsailaren 20a
15:22
Entzun
Hogeita hamar suhiltzaile inguru gerturatu ziren Etxalarrera garrak itzaltzeko asmoz; Mugairi, Iruñea, Lesaka eta Berako suhiltzaileak goizaldera arte aritu ziren lanean Etxalarko bizilagunen laguntzarekin. Haizte handiek lana oztopatu zuten.

Larunbatean, baina, 20:00ak inguruan ostiralean erre zen guneko sasiarteak berriro su hartu zuen Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Ez dute zehaztu sua istripuz piztu ote zen berriro edo eraginda izan zen. Suhiltzaileak berriro itzuli ziren Etxalarko Zulobi mendira eta goizaldeko ordu biak arte aritu ziren lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.