Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 22:30ean hasi zen sutea. Tolosako eta Ordiziako suhiltzaileak joan ziren hura itzaltzera, eta ordu erdian egin bazuten ere, etxaldea erreta geratu zen.
Oilaskoak zeuden pabiloia osorik erre zen, eta horrekin barruan zeuden 3.000 txitak eta 500 untxiak. Ez da kalte pertsonalik izan, ordea. Ikertzen ari dira orain zerk eragin zuen sutea, oraingoz ez baitago argi.
Etxaldea baserri baten ondoan zegoen, baina suak ez dio horri kalterik egin.