Bart gauean auto istripu larria izan da Uharte Arakilen (Nafarroa), eta Etxarri Aranazko gazte bat hil da bertan. Gazteak 30 urte zituen, eta, 23:30 inguruan, gidatzen ari zen autoa A-10 Sakanako Autobidetik atera eta istripua izan du. J. J. A. bakarrik zihoan autoan, Guaixe-k jakinarazi duenez.
Aurretik, Altsasuko Foruzaingoak gaztearen desagerpena salatu du haren familiak. Istripuaren berri izan ondoren, foruzainek ikerketa bat hasi dute, zer eta nola gertatu zen jakiteko.